XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestetik, abisuok, abisu bezala eta bere orokortasunean, UZEIri bezalaxe egin ahal izango genizkioke, adibide bat jartzeko, prosa literario berriari esate baterako.

Oker ez banago, egina bait du Mitxelenak.

Edo euskal prentsari, etab., edozertsuri.

Hain zuzen Mitxelenaren kritika propioki linguistikoa (eta autoritate moral eta zientifikoaren arabera hauxe luke bere propioena) nola ez den egiaz UZEIren kritikarik, baina de facto ia euskal kultur mundu osoarena, kritikaturiko adibide konkretuetan ageri da nabar-nabarmen.

Eta ez dut hori esaten, UEUko bileraren batetan gertatu omen zitzaionak Fernandoren gramatikak, etab., UZEIrekin oso zerikusi gutxi duelako berez.

Gehiago dago.

Hona hemen hitzez-hitz Mitxelenak bere interbentzio desberdinetan kritikatu dituen adibideak: bide ebakia, zentzu, energia, hegal / egatx, klitxe, aparkaleku.

- zentzu: Euskaltzaindiarena omen da, UZEIrena baino lehenago (ik. F. Mendizabal, Mitxelenari ohar bat, in: Deia, 1982-1-27).

- hegal / hegats bereizketa, alde batetik, eta energia, bestetik, arruntak dira ikastoletan: ikastoletan, ordea, Euskaltzaindiak, eta UZEIrik egon baino dexente lehenago, onartu zituelako, sartuak bide dira: ik. Zortzi urte arteko ikastola hiztegia, 1975.

Hiztegi hau Euskaltzaindiak finkatua da eta, hitzaurrean espreski adierazten denez, dudazko puntuetan Mitxelenari uzten zitzaion erabakia.

(Beraz, harrigarriak dira orain Mitxelenaren burlak UZEIri, edo Fernando Mendizabali, Mitxelenari berari eta Euskaltzaindiari kasu egiteagatixe hain zuzen!).

- klitxe (klixe ordez): arrunt erabilia modu horretan hegoaldeko prentsan nahiz liburuetan.

Zer esanik ez mintzaira arruntean.

Horrelaxe, orobat, Kintanaren, L.M. Muxikaren hiztegietan ere.

Bestalde Euskaltzaindiak chocolate / txokolate, etc. onartuak ditu.

- aparkaleku (aparkatu, etab.): arrunt erabilia orobat, eta Euskaltzaindiak onartua orobat: ik. Merkatalgo Izendegia, in: Euskera, XVIII,1973,223.

Ikastoletan ere jeneraldua ik. Irakasle Elkartearen Idazketa Hiztegia, 1974.

Ikus, halaber, Kintana, etc.